XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prososione hauskorra abiatua zen, bi Karmeldarrak buru: neska-Indianoen artalde kordokaria gibeletik.

Gu, ur bazter bikitsuan gelditu ginen.

Gugandik hogeitamar urratsetan xutik egoten ziren gudari gorriek, boz karrankak eta lurrean jo eta jo ari ziren oin hutsak entzunarazten zizkiguten.

Beren gelditasun izigarria galdua zuten, itsas-kanazko puntadun aztak zalantzatzen ari ziren.

Beren atzean, etxola hurbilenetako ziloetatik, haur-emazte aurpegi geldi batzu; sorotxaz bestaldean, gu bezala zelatan Guiscart eta soldadoen buruak, bai eta beren fusilak ere, ikusten nituen.

Zinak eta minak nituelarik, belar gune erdian, esku hutsak gora, Mathias eta Jose aintzina joaten ari ziren...

Murengan bat-batean dei motz bat, lerro osoan kurritu zen beso higidura zalu bat, eta bapatean gure lau fusilek ihurtzuri-ukaldi bat.

Begiak apaldu nituen, neure armaren kargatzeko.

Berriz so egin nionean.

Prai Jose besteetatik berezi zen: aintzinean, bakarrik, besoak zabal, trankoka ibiltzen zen, irriñoa ahoan, eta Mura mintzairaz hitzegiten...

Gure tiroaldiak gelditurik, baratu ziren Indianoak haietatik bik, belauniko obedientzi jestua aurkitzen zuten, arku gehienak ordea dardaratuak zeuden.

Bere boz larriaz Prai Mathiasek oihu egin zuen tupi mintzaira eta umaua hizkuntza elkarrekin presan nahasten zituela: Arkuak lurrera! Lantzak Lurrera!.